Biarritz Autrement

Contributions du groupe Abertzale aux élections municipales de 2008 à Biarritz

12 janvier 2008

logo_EH_Bai

EUSKAL HERRIA BAI KANTONAMENDU BOZETAKO HAUTAGAITZA

2008ko kantonamendu hauteskundeetan Abertza1een Batasuna, Batasuna eta Eusko Alkartasuna alderdiek elgarrekin presentatuko dira, EUSKAL HERRIA BAI izeneko koalizioan, legebiltzarreko hauteskundeen esperientzia positiboa jarraikiz.
Euskal Herri lparraldeko biztanle gehienek ere, molde batez 000 bestez. Euskal Herriaren alderako beren atxikimendua agertzen dute : Herrialde honen berezitasunari eta euskal nmo gisa bateratzeko duen nahiari eta etorkizunari; hortaratzeko duen erabakitzeko poderea eta azkartuz ahal bezanbatean.
Ipar Euskal Herriari edozein ezagupen instituzionala oraindik ukatua zaiolarik. Paueko Kontseilu Orokorrean ordezkariak hautatzea helburu duten kantonamenduko bozek ukapen egoera hau agerian uzten dute.
H
onen aintzinean kantonamenduz kantonamendu, EUSKAL HERRIA BAI koalizioak Euskal Herriaren ezagupenari buruzko mezu baikor eta indartsu luzatzen die herritarrei. Herri bonen nazio izaera eta bide demokratiko eta politikoen bidez euskal herritarrek beren geroaz erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatuz, EUSKAL HERRIA BAI koalizioak:
     . Herri honen nortasun berezia goraki defendatzen du
    
. eta biztanle ororentzako justizi sozialean oinarritu Herri proiektua presentatzen.
Kantonamendu hauteskunde hauetan, EUSKAL HERRIA BAIen hautagaitzaren zentzua ondoko hiru puntuetan oinarritzen da :
    
- Abertzale bezala, Euskal Herriaren ezagupena Herri gisa eta eskumen zabaleko kuadro instituzionala Ipar Euskal Herriarentzat. Kuadro instituzional bonek, gure geroaren jabe izateko aukera bermatuko digu, horretarako inportanteak diten konpetentzi eremuak gure esku utziz, horien artean : garapen ekonomikoa., lurralde antolaketa, "mugaz-gaindiko" harreman delakoak, hizkuntz eta kultura politika.
    
- Progresista bezala, berrian lan eta bizitzeko baldintza duinak denentzat eta hemengo biztan1eek gidaturiko garapen jasangarria eramaiteko tresna politikoa eta demokratikoak. Kantonamendu bakoitzaren errealitateaz haraindian, lurralde osoaren ikuspegiari eta biztanleriaren interesari lehentasuna emaiten diegu. Izan dadin enpleguak sortzeko, ura kudeatu 000 hondakinen tratatzeko, izan dadin kultura, garraio 000 etxebizitza alorretan, kostalde eta barnealde arteko osaide printzipioa eta baliabideen mutualizazioa aldarrikatzen ditugu.                                 
     -
Halaber, abertzaleak eta progresistak garen heinean, EUSKAL HERRIA BAI koalizioak herritar guzien mesederako egiazko demokrazia parte hartzailea sustatu nahi du. Erran bahi baitu besteakbeste:
         
Gure klase politiko zati nabarmen baten joera larria den klientelismo hutsa arbuiatzen dugula (adibidez. Departamenduko diru laguntzak direla-eta auzapezei, egiten zaien xantaia).
         
Bat egiten dugula euskal departamenduaren inguruan, milaka herritarrek galdegin kontsulta baten antolatzearekin.
         
Errefusatzen ditugula 2x2 bezalako proiektuak indarrez pasarazteko metodoak.
Arlo ainitzetako gure esperientzia militanteak erakutsi digu aintzinamendu sozial edo aldaketa politikoak ez direla goitik erortzen baizik eta borrokaren eta jendartearen mobilizazioaren uzta direla. Hauteskundeetan presentatzearekin batera, politika egiteko bestelako manera bat aldarrikatzen dugu, non herri mugimenduek, sindikatek edota elkarteek beren hitza erraiteko leku eta momentuak izanen dituzten, konzertazio, eztabaida eta erabakitzeko prozeduren bitartez.

Posté par btz_autrement à 13:05 - Commentaires [0] - Permalien [#]

Commentaires

Poster un commentaire