Biarritz Autrement

Contributions du groupe Abertzale aux élections municipales de 2008 à Biarritz

06 janvier 2008

HAUTETSIEN BILANA

MIARRITZEKO GAU ESKOLA (Herriarena den lokala berritu batean kokatua dohainik + diru laguntza) 2006an, Jules Ferry karrikan, mediateka eta goi mailako ikastetxe ondo-ondoan dagoen lokal bat berritu zuen Herriko Etxeak Biarritzeko AEK-rentzat.

        1991a arte Gau Eskolak ez zuen Herriko Etxetik sos izpirik hunkitzen. Geroztik, diru laguntza nabarmenki emendatuz joan da :
             
·           1996: 60.000 F
          
·           1997: 90.000 F
          
·           1998: 100.000 F + 20.000 F
          
·           1999: 120.000 F
          
·           2000: 120.000 F
          
·           2001: 130.000 F (19.818 €)
          
·           2002: 19.818 €
          
·           2003: 19.818 €
          
·           2004: 19.900 € (= 130.535 F)
          
·           2005: 19.900 €
          
·           2006: 22.000 €
          
·           2007: 22.000 €

OHAKOA haurtzaindegia. (1997tik 2005a arte, Ohakoak alokatzen zuen etxearen gastua Herriko etxeak bere gain hartu zuen). Gero, herriko alor batean Herriko etxeak (Obretako gastuetan Herriko etxearen parte hartzea - 500.000 €). Urteko diru laguntza :

       ·           2006: 48.000 €
·           2007: 48.000 € + 5000 € (alokailuaren diru laguntza)
Gero herriko etxeak herriko alor batean lokal berriak erikitzen du 20 haurrentzako baimenarekin.

IKASTOLA: Ikastola eraiki eta, 1993an estreinatua izan zen eta 1996an handitua. Obra guzien gastua : guti gora behera milioi bat euro + urteko diru laguntza (2005ean = 450,61 € / Biarritzen bizi den ikasle bakoitzeko. Beraz 2004-2005 eskola urterako adibidez urteko laguntza 20277.45 eurokoa izan zen) +garbiketa egiten duten hilabetesarien gastuak herriko etxeak pagatzen ditu. 2005ean, sukaldea norma berriei egokitzeko obrak ~ 50.000 €. 

EUSKARA ESKOLETAN. Euskara erakaskuntza sare guziak kontutan hartuz ikasle kopurua nabarmenki emendatu da :
       
1992.ko urtean : 127 ikasle (ikastola eta Reptou)

         2007.ko urtean : 330 ikasle (ikastola, Ste Marie eskola, Reptou, Alsace, Thermes Salins, Michelet). Beraz orain Biarritzen %16.32 ikasle ari da euskara ikasten.
BIDE SEINALEAK ari dira elebiduntzen herri osoan.
1991etik eta jendeak horre1a eskatzen badu: ezkontzak euskaraz egiten dira.

MEDIATEKAeuskal sailak» : 9600 dokumentutik goiti (liburuak, ikus-entzunezko dokumentuak, aldizkariak). Dokumentu horien artean 3000 dira gazteentzat.

2007.ko uztailetik, 2 orrialde euskaraz Herriko etxeak argitaratzen duen Biarritz Magazine hilabetekarian.

GAZTETXEA (Herriko etxeak 36.000 euroko diru laguntza eman zuen lokalaren berritzeko ).Euskara eta euskal kulturaren aIde ari den MIZANBU elkarteak Gaztetxea animatzen du.

EUSKAL KULTURAZKO HERRI BATZORDEA : Herri batzorde horrek bi elkarteen sortzea lagundu du

BIARRITZEKO JAUZIAK (Kasino munizipalaren aitzinean mutxikoak emaiten dituzte hilabetean behin)

KANTALASAI : euskaraz kantatzen maite duen oro ri idekiak diren hilabeteroko elgarretaratzeak
.

Euskal Kulturaren aldeko Herri batzordea baita Gazteriaz arduratzen den Auzapezordearen bitartekaritzei esker euskara eta euskal kultura kirol ekitaldi guzietan sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute Euskal Herriko BIARRITZ OLYMPIQUE aIde batetik, AEK, EUSKALTZAINDIA, EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA eta BIARRITZ KUL TURA bertzaldetik. (Hitzarmen honen helburuak dira: euskararen erakaskuntza eskaintzea, euskararen erabilpenaren bultzatzea bai elkartean bai rugbi partidoen denboran. Seinaletika elebiduna hedatzea ... .)

HERRIKO LANGILEEN FORMAKUNTZA JARRAIKIA : hitzarmen bat izenpetua izan zen AEK -rekin 2002an. 4 ikasle talde batek formakuntza bat segitu zuen 4 urtez. 2005.ko urtean bigarren talde bat (5 pertsona) hasi zen. Udazken huntan Euskara arduradunak inkesta bat egin ondoren 50 bat herriko langile prest agertu dira euskara ikasteko.

Posté par btz_autrement à 21:57 - Commentaires [0] - Permalien [#]

Commentaires

Poster un commentaire