Biarritz Autrement

Contributions du groupe Abertzale aux élections municipales de 2008 à Biarritz

06 janvier 2008

EUSKARA

Euskara sustengatzeko hizkuntza politika partaidetza hitzarmena

Hitzarmen honen xedea Euskararen Erakunde Publikoaren eta Biarritzeko Herriko Etxearen arteko partaidetzaren eta esparru orokorraren finkatzea da.

Biarritzeko Herriko Etxeak proposatzen du euskararen aldeko bere politika ondoko bost ardatzen inguruan egituratzea :

1.    Euskararen erabilera garatzea Herriko Etxeak argitaratu komunikazio agirietan.

2.    Seinaletza elebidunarekin segitu eta indartu .

3.    Euskara ikas edo hobe dezaten Herriko langileen formakuntzaren sustatzea.

4.    Gizarte eragile eta elkarteak lagundu euskararen hedatzean eta euskarazko adierazpen  elkartrukean daramaten lanean.

5.    EEPek finkatu hizkuntza politikako egitasmoa hiri mailan lagundu eta erraztu.

Hautatu langilea Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari lotua izanen da, bere karguak zeharkako gaitasunak eskatuko baititu.

2007-ko ekainaren 22an onartua izan den hitzarmenak euskara arduradun lanpostua sortu du. Bere lanaren jarraipena Biarritzeko Hiriak eta EEPek elkarrekin segituko dute. Horretarako, Biarritzeko Herriko Etxeak eta EEPek gidaritza batzorde bat eratuko dute, Biarritzeko Herriko Etxeko eta EEPeko ordezkariez  osaturik.


Biarritz Bestelakoa taldearen proposamenak

Printzipioak

  1. Euskararen aldeko politika garatzeko Euskara Hiri Zerbitzua gauzatuko da, itzulpen eta formakuntza aurrekontu batekin. Euskara Zerbitzuak, bere aktibitateak zabalduko ditu Biarritzeko Hiritik urbil diren erakundeetan, hala nola CCAS, Biarritz Tourisme, Biarritz Evénement, Itsas Erakustokia, Palais, Kali Joko, SOGICOBA.

-  Euskara Zerbitzua hautetsi baten agintapean izanen da. Zerbitzu honen  egituratzea hauxe izanen da :

·         Euskara arduraduna lan denbora osoz.

·         Itzultzaile bat, hainbat itzulpenak egiteko, hala nola Biarritz Magazine, Internet web gunea, Komunikazio zerbitzuko dokumentuak, Irakaskuntza, Kultura, Kirola...

·         Irakasle bat, barne formakuntza gauzatzeko.

·         Animatzaile, elkarteekiko harremanetaz arduratzeko.

- Euskara Erakunde Publikoaren diru laguntza beharrezkoa izanen da zerbitzu hori gauzateko.

  1. Gidaritza Batzordeak ondoko eginbeharrak izanen ditu : euskara arduradunaren jarduerei eta sarearen funtzionamenduari buruzko bilduma bat erregularki egitea, eta lehenetsi beharreko norabideen . Gidaritza Batzordea ondoko ordezkariekin antolatuko da :

a.    Auzapeza edo bere ordezkaria.

b.    Euskara Erakunde Publikoaren ordezkaria.

c.    Hautetsiak eta udal zerbitzuetako zuzendariak (dozieren arebera).

d.    Hiriko zerbitzuetako zuzendari nagusia.

e.    Euskara arduraduna.

  1. Euskara eta Kultur Hiri Batzordea berantolatuko da eta bere helburuak hitzarmenaren barnean sartuko dira, batez ere elkarteen gana ; Gidaritza Batzordearekin lotua izaten ahal da.


Lan adarrak

1.    Euskararen erabilera garatzea herriko etxeak argitaratu komunikazio agirietan.

Lan pizu honek itzultzailea eskatzen du, euskararen presentzia gauzatzeko hainbat dokumentuetan :

·         Biarritz Magazine (bi orialde).

·         Hiriko web gunea.

·         Komunikazio dokumentuetan (afitxak, traktak, erakusketak...).

·         Publikoarentzako administrazio dokumentuetan (erakaskuntza, gazteria, kirola, kultura…)

·         Prensarekiko harremanak (prentsa dozierak, agiriak…)

2.    Seinaletza elebidunarekin segitu eta indartu .

Bide seinaletza normalizatua baita, indar berri bat eginen da hiriko eraikuntzetan, kanpo eta barne seinaletza garatuz.

a.    Grafiko karta gauzatuko da 2008. urtean zehar, seinaletza garatzeko hiriko eraikuntzetan, hala nola Herriko Etxea, Kasinoa, Bellevue gunea, erakustokiak, mediateka, eskolak…

b.    Seinaletza elebiduna Hiriko eraikuntza berri guztietan sartuko da.

Ahantzi gabe bide seinaletza, lan erremuetakoa eta ondartzetako.

3.    Euskara ikas edo hobe dezaten Herriko langileen formakuntzaren sustatzea.

Euskara ikasteko galdera inportantea agertzen da. 2007-ko irailean antolatua izan zen inkesta baten arabera, berogei bat langile interesatua agertzen da, euskara ikasteko edo hobeki menperatzeko.

Formakuntza, barnean eta kanpoan antolatuko da, AEK-ren koordinazioari esker :

a.    Barnean : hiriko langile batek lehengo mailak bere gain hartuko ditu. Sistema honi esker, gastuak ttipituko dira eta barne antolaketak erextuko dira.

b.    Kanpoan : AEK-k hobekuntza mailan sartuko diren langileak bere gain hartuko ditu, Euskara Erakunde Publikoaren laguntzarekin batera (gastuen % 50).

4.    Gizarte eragile eta elkarteak lagundu euskararen hedatzean eta euskarazko adierazpen  elkartrukean daramaten lanean.

Elkarte Zerbitzua eta Euskal Kultur Hiri Batzordea harremanetan egonen dira Euskara Zerbitzuarekin. Animatzaile lanpostu bat gauzatuko da euskararen garapenaren aldeko elkar lana eta jarraipena segitzeko.

Euskara erabiltzen edo erabili nahi duten elkarte eta erakundeen identifikatzea eta diagnostikoa.

Euskal Herri barnekaldearekiko elkar lana segituko da (ikuskagariak, erakusketak…).

Hego Euskal Herriko herri batekin (Donostia adibidez) elkar harremanak izanen dira.

5.    EEPek finkatu hizkuntza politikako egitasmoa hiri mailan lagundu eta erraztu.

Euskarazko zerbitzu eskaintza zabaltzea, bereziki haurren eta gazteen alorretan.

Elebidun eskaintza zabala da Biarritzen eta lagundua izanen da. Horretarako, informazioa banatuko da familien artean :

a.    2008. urtean informazio plaketa bat zabalduko da familien artean, euskaraz diren haurtzaindegiei eta eskolei buruz.

b.    Euskararen irakaskuntzaren jarraipena ziurtatzeko billerak antolatuak izanen dira eskoletan, batez ere ama-eskolaren bukaeran baita ere lehen-mailaren bukaeran.

c.    Edozein promozio edo sensibilizazio ekintzak Euskara Erakunde Publikoaren batera antolatuko dira (hitzaldiak, erakusketak…).

Bertzalde, eskaintza zabalduko da :

a.    Kléber auzo berrian izanen den haurtzaindegiaren barnean euskara adar baten gauzatzea ikertuko da.

b.    Irakaskuntza elebidunaren (publikoa eta pribatua) garapena Herriko Etxearen laguntza ukanen du.

c.    Haurrentzako eta gazteentzako opor gunea « euskaraz » gauzatuko da Ikastolaren gunean, Uda Leku elkartearekin batera. 2008ko aurrekontuan sartuko da proiektu hori.

d.    Euskararen erabilpena eskolaz kanpoko jardueretan ikertuko da.

Posté par btz_autrement à 21:37 - Commentaires [0] - Permalien [#]

Commentaires

Poster un commentaire